Labayru Gaur

0

Industrializazinoak Galdakaon euki dauen eragina jaso dogu bideo-liburuxka baten. Horren aurkezpena otsailaren 14an egin da Galdakaoko Gandasegiko eskoletan, aretoa jentez beterik dagoala. Gaia adierazteko ardatza Dinamita eta Josefina lantegien ibilbidea eta herrian euki daben eragina izan da.

Bideoa egiten parte hartu daben barriemoile gehienak egon dira aurkezpenean, baita be Bridgestone eta Maxam enpresetako arduradun gorenak be. Ekitaldia Aintzane Urkiza zinegotziak aurkeztu dau, ondo etorria emonaz hara batutako jente guztiari. Hurrengo, Adolfo Arejita Labayru Fundazioko zuzendariak berba egin dau industria-ondareari orain arte emon jakona baino garrantzi handiagoa emotea merezidu dauala azpimarratuz.

Bideoa osorik ikusi, eta ostean, parte hartzaileei ale bana banatu jakie.

Dinamita eta Josefina lantegien eraginean oinarrituta, mende osoaren laburpena egiten da bideoan, herritarrek euren lekukotasuna emonda. Herriaren osaeran, ekonomian, gizarte-zerbitzuetan, hezkuntzan, enpresa edo taller-sarean, etxegintzan, kulturan… danean euki dau eragina industrializazino prozesuak, eta lantegi bion ibilbideak be. Lantegi biotan familia-giroa oso nabarmena da, familia osoak ibili izan dira aldi berean beharren bertan, eta honezkero familia bereko bosgarren belaunaldira helduta dagoz. Horrez ganera, bietan andrazkoen presentzia deigarria da, hainbat zeregin eskubeharra izan da ta.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.