Labayru Gaur

0

Gaur, hilak 26, Esanetik idatzira, Gramatika-Estiloen zabuan izeneko liburua aurkeztu dogu Bilbon, BBK Aretoan. Han egon dira Adolfo Arejita, lanaren egilea, Ana Oar-Arteta, laguntzailea, eta Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburua, lanaren laguntzaile gisa.

Adolfok liburuaren edukiaren nondik norakoak azaldu ditu: gramatikako edukiak dira, 40 urteko irakaskuntza-jardueran batutako apunteetan oinarrituta, astean-astean egiten dituan artikuluen bilduma bat, gaiak gramatikakoak izanda be arloak orekatuta ditu. Ez da gramatika bat berez, han hor hemen entzun eta irakurritako adibideetatik abiatuta, idazleen erabilerak eta ahozko erregistro ohikoak gogoratzera dator egilea.

Ana Oar-Artetak lanaren egituraketa azaldu dau, artikulu autonomoak dirala esanez. Era guztietako gaiak lantzen dira: morfologia, aditza, atzizkiak, onomastika… Argibideak, ganera, idazleen adibideakaz janzten dira, eta baita be ahozko hizkeratik hartutako adibideakaz.

Amaitzeko, Bingen Zupiriak Labayruren lanaren garrantzia goratu dau, Adolfo unibersidadean irakasle euki eban garaia gogoratzeaz ganera. Mendebaldeko euskerearen ekarpena garrantzitsutzat jo dau, aurrera begira be.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.