Labayru Gaur

0

Ikasturte barriak hainbat barrikuntza dakarz, ha ta guzti be aurrez aurreko eskolak hasi dira, hartu beharreko segurtasun-neurri guztiak hartuta. Aurrez aurrekoari emongo jako lehentasuna, baina gorabeheraren bat suertauko balitz, ez litzateke klaserik galduko, lineako sistemaren bitartez jarraitu ahal izango dira eskolak.

Ikastaro batzuk irailean hasi dira, batzuk gure egoitzetan, beste batzuk enpresetan, beharginei euren lantokian emoten jakezan eskolak dira eta.

Gure egoitzan emoten diranetatik, batez be ikastaro bereziak hasi dira, C1eko azterketak prestatzeko gehien baten, hurrengo azterketa idatzirako deialdia prestatzeko. Teknikari ikastaroa be hasi da, hainbat ikasle euskera-teknikari izateko prestatzeari begira.

Ikasturte osoko eskolak urrian hasiko dira.

 

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.