Tag: euskera eskolak

0

HABEren mailak egiaztatzeko, 2026ko lehenengo deialdiko azterketak prestatu gura izan ezkero, Labayrun hainbat ikastaro egingo dira otsaila eta ekaina bitartean. (gehiago…)

0

Irailagaz batera ikasturtea hasi da eskoletan eta euskaltegietan. Labayru Fundazioak hainbat ikastaro eta ordutegi eskaintzen ditu aurten be euskerea ikasi edo landu gura dabenentzat. Irailean zehar matrikula egiteko epea zabalik dago, eta eskola gehienak urrian hasiko dira. Begiratu ondo eskaintza, bakotxak behar dauenari erantzuteko moduko aukerak dagoz eta. (gehiago…)

0

Udako ikastaroak amaitutzat jo ditugu, horretara ikasturteari azkena emonaz, oporrak gero eta hurrago dagozan seinale.

Ikasturtean zehar hainbat eratako ikastaroak emon doguz euskera ikasteko, trinkoak eta luzeak, maila jakin batekoak edo mintzamena lantzekoak, ikasturtekoak eta udakoak, aurrez aurrekoak edo online. Zenbat ikasle igaro diran gure eskoletatik aurten be! Danei gure eskerrik beroenak eta ikasitakoa erabilteko animorik handiena. (gehiago…)

0

Hirugarren hiruhilekoan online ikastaroak emongo doguz barriro. Maila guztiak, batuaz zein bizkaieraz ikasteko aukerea eskainiko da.

Berez 3 hilabeteko ikastaroak dira, apirilaren 1etik ekainaren 30era bitartean. Guztira, 75 orduko ikastaroak dira. (gehiago…)