Munduenea Munduko ipuinen etxea ipuin-bildumak harrera itzela euki dau Larrabetzuko herri-eskolako irakasleen artean.
(gehiago…)Euskera eta euskal kulturako ikastaroak. Euskera teknikari eta Itzultzaile izateko ikastaroak (gehiago…)
Bizimoduari lotutako ondarea batu, aztertu, landu eta barriro gizarteratu (gehiago…)
Labayruk sorreratik Laguntzaile sare baten dauka oinarria, laguntzaile horreek osotzen dabe Batzarra eta hortik ateraten dira Artezkaritzarako kideak. Laguntzaileek urteko batzar nagusian, diru-kontuak eta Zuzendaritzak proposatutako egitasmoak onartzen ditue. Parte hartze zuzena eta aktiboa daukie erakundeak eratzen dituan ekitaldi eta saioetan eta bertako zerbitzu eta argitalpenen barri izaten dabe.
Labayru Fundazioa 1977an sortu zan, euskal kultura ondarea ikertu, bultzatu eta gizarteratzeko asmoaz. Helburu zabal horri erantzun guran, hainbat arlo lantzen ditu, ikerketa edo zabalkunde mailan: irakaskuntza, itzulpengintza, herri-ondarearen bilketa, euskeraren erabileraren normalizazino planak, etnografia, lexikografia…
Kulturgintza guzti horren osogarri garrantzitsua da Euskal Biblioteka, Euskal Herriari eta hizkuntzari jagokezan gaien ondare aberatsa gordeten dauena: liburutegia, hemeroteka, argazki-artxiboa, ikus-entzunezkoak, kartelak eta papergintza mota guztiak (liburuxkak, pegatinak, egutegiak…).
Munduenea Munduko ipuinen etxea ipuin-bildumak harrera itzela euki dau Larrabetzuko herri-eskolako irakasleen artean.
(gehiago…)Urtebeteko lanaren ostean, gaur goizean Geu be bagara itsasoa egitasmoa aurkeztu dogu Bilboko Itsas Museoko auditoriumean. Bertan izan dira Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburua; eta Labayru Fundazioaren izenean, Igone Etxebarria zuzendaria, eta Akaitze Kamiruaga, lanaren egilea.
(gehiago…)Egitasmo honek Bizkaiko kostaldeko emakumeak ezagutzeko aukera emongo deusku. Izan be, emakumeok itsasoagaz lotuta egiten dabezan lanak erakustea eta nabarmentzea da ikerketaren helburua; lanbideen bilakaerea ezagutzea, eta ondo mereziduta daukien aitortza aldarrikatzea. Herriotako ondare bizia diran aldetik, derrigorra da jagotea eta hurrengo belaunaldiei transmitidutea.
(gehiago…)