Labayru Gaur

0

Aurreko lau urteetan egin izan dauan moduan, aurten be Akaitze Kamiruagak Kultura Ondareari buruzko hitzaldia emon deutse EHUko Irakasleen Unibertsitate Eskolako bigarren mailako ikasleei.

Ikasleok euren jaioterrietako kultura ondareko arloren bat aukeratu eta ikusentzunezkoa landu behar dabe. Euskal Herriko kultura ondarea hain aberatsa izanik asko eta asko dira jorratu daitekezan gaiak; eta hitzaldiak, azaletik baino ez bada be, gai horretan murgiltzeko aukera emoten deutse.

Zer da kultura ondarea? Eta ondare immateriala? Zer adierazpen mota ezagutzen dabe? Zergaitik hartzen dira ondaretzat? Era horretako galderen bitartez sartu ditu ikasleak Akaitzek ondarearen bidean.

Hirurogeta hamar ikasle inguru izan ziran bertan eta beste horrenbeste etxetik hitzaldia jarraitzen.

Globalizazinoa nagusi dan mundu honetan aparteko ahalegina egin behar dogu geure kulturari eta ohiturei eusteko, eta hori neurri handi baten, besteak beste etorkizuneko irakasleen lana be izango da.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.