Labayru Gaur

0

Idatz & Mintz literatur aldizkariaren 64. zenbakia argitaratu barri da, udan. Betiko moduan, era askotako idatziak dakarz, baita idazleak be.

Narrazinoan, Miren Agur Meaberen “L’Etoile” izenekoa, Iratxe Ormatzaren “Osabaren Kabriolek gorria”, Lourdes Unzuetaren “Lurra dinot” eta Peru Amorrortu idazle nobelaren “Lehen (eta azken) kronika” izeneko idazlanak ditugu irakurgai.

Eneko Urizarrek olerkia sinatzen dau, “2018ko apirila”. Xabier Bovedak literatura unibersala hurreratu deusku, oraingoan Jorge Luis Borges handia, haren testu batzuen bitartez.

Jabier Kalzakortak ahozko literaturari erreparau deutso “Ataungo ‘Beilariak’ kantua” artikuluan. Eta Sebastian Gartzia Trujiko “Joxan Artzerekin e-mailez” artikuluan, Artze handiagaz izandako hartu-emonaren barri emoten dau.

Azaleko irudia Luis Manuel Peñarena da.

Umeen gurutzada

Ale honek separata gehigarria dakar, Marcel Schwob-en Umeen gurutzada testu klasikoa aukeratu eta euskeratu dau Xabier Bovedak. Gurutzadetan girotutako ipuin honetan, zortzi ahotsen bitartez kontatzen da umeen ibilaldi lazgarria.

Testu ederra da, euskera dotorean emondakoa, Xabierren lan zehatz-argiaren erakusgarri.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.