Labayru Gaur

0

Idatz & Mintz Literatur atalen sorta aldizkariaren ale barria atera dogu udan. 74garrena egiten dau, 1982an sortu zanetik eten barik atera da-ta.

Oraingon irakurgai honeek batu dira: Iratxe Ormatza Imatzen narrazinoa, ‘Emaztearenak’ izenekoa; Luigi Anselmiren olerkiak, ‘Sei olerki eta erdi’ izenburupean; Amaia Iturbideren ‘Lau poema’; Txema Kortazarren bigarren atala Aita Brown protagonista dala, ‘Aita Brown eta Lauaxeta’ izenekoa; Inaxio Lopez de Aranaren artikulua ‘Zenbait ohar Herriyetan batzubek bertsoaz’; eta Jabier Kaltzakortaren idazlana, ‘Urzo xuria errazu edo Izar batek zerutik klaritatez beterik kantua’ gaitzat daukana.

Literatura zabaltzea helburu daukan aldizkari honek, bai sorkuntza, bai herri literatura, bai saioa hartzen ditu bere ale guztietan. Oraingoan be irakurleak estilo eta gai ezbardinetako irakurgaiak izango ditu ohiko kolaboradoreen eskuetatik.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.