Labayru Gaur

0

Idatz & Mintz aldizkariaren udako zenbakia argitaratu barri dogu, 68garrena honezkero. 61 orritan zehar, hainbat eratako irakurgaiak aurkituko ditu hurreratzen danak.

Azaleko irudia Enrique Morentek egindakoa da. Mamimean sartu ezkero, narrazinoa da nagusi: Miren Agur Meaberen “Leihoak”, Patxi Zubizarretaren “Goyaren txakurra Beiruten”, Lourdes Unzuetaren “Adio sekulako”, Jesus Etxezarragaren “Bilbo eta kolore-lerroak”, Inaxio Lopez de Aranaren “Visirekin bixi-bixi”, Iratxe Ormatza Imatzen “Hankea eta tintea”.

Era guztietako gaiak eta estiloak dagoz danen artean, familia eta bikote hartu-emonak, gerra, coronavirusaren eragina, arrazakeria, gerra…

Horrez ganera, Jabier Kaltzakortak “1857. urteko Bizkaiko Gabon-kantu bat” errekuperau dau, 11 estrofako kantu ondo polita.

Xabier Bovedak literatura unibertsaleko beste atal bat gehitu dau, Tolstoiri buruzkoa oraingoan, Bulka txakurraren ganeko narrazinoak euskerara ekarrita.

Sebas Gartzia Trujillok Joxanton Artzeren irakurketak aztertu ditu, eta Iñaki Sarriugartek Bitoriano Gandiagak Dos meses aldizkarian argitaratutako lanak.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.