Labayru Gaur

0

Euskodok alkarteko kideak Labayruko liburutegian laguntzen dabe beharren aspaldiko urteotan. Joan dan ikasturtean ezin etorri izan dira, pandemia dala-ta, baina hurrengoari begira prest dagoz lehenagoko erritmoari eta zereginei ekiteko.

Hori dala-ta, itxuraz behintzat, ikasturteari atzena emoteko, Derion alkartu gara, aurrez aurre aspaldiko partez, urritik aurrera alkarregaz egoteko esperantzeagaz.

Talde honen lana guztiz da lagungarria liburutegiko artxiboa eguneratuta eukiteko. Aldizkariak osotu, liburuxkak sailkatu, kartelak eskaneau… hainbat zeregin beteten dabez. Tantakadearen antzera, ekina okerra dala-ta, astean-astean egiten daben beharra asko igarten dogu urte atzenerako.

Faltan bota doguz, bai horixe! Beharragaitik bakarrik ez, euren artean sortzen daben giro alai-atseginagaitik be bai.

Uda aurreko azkenengo kafea hartu dogu. Urrian alkar ikusiko dogu barriro. Ordura arte, lagunak!

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.