Kategoria: Euskal Biblioteka

0

Labayrura astero-astero etorten dan laguntzaile taldeak ikasturtea amaitutzat emon dau, hemendik aurrera ondo irabazitako oporrak hartuko ditue. Despedidarako bazkalduten alkartu gara Derioko Baserri antzokian, Ander Manterola buru dala. (gehiago…)

0

Bilboko Eleizbarrutiak ikasturtea hasteko urtero egiten dauen ekitaldia da Goazen! Aurtengoa berezia da, Bilboko Eleizbarrutiaren 75. urteurrena dalako, eta ekitaldi horrek emongo deutsalako hasierea ospakizun-urteko programeari. (gehiago…)

0

Maiatzaren 7an Labayruko kide batzuk Lazkaora joan gara hango artxibora bisitan. Aita Juan Jose Agirrek eta Miren Barandiaranek hartu gaitue, eta berbaldi mamintsua egin dogu artxibootako beharrei buruz eta horregaz lotutako beste hainbat gauzari buruz. Horren ostean artxiboa eta liburutegia zehatz-mehatz erakutsi deuskue: eduki motak, gordeteko moduak eta sistemak, katalogazinorako lehentasunak, liburu bitxiak, edizino bereziak… (gehiago…)