Labayru Gaur

0
Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Bingen Zupiria sailburua Labayru Fundazioko arduradunakaz.

Argazki-galeria.

Labayru Fundazioa orain dala 40 urte sortu zan, Bizkaiko gizartean txertatuta. Urteurrena dala-ta, aurten hainbat ekitaldi egin ditu. Eta horren harira, gaur ekainaren 14an, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburua Derioko egoitzan egon dira.

Labayruko arduradunek egin deutsie harrerea, Jokin Gorozika presidenteak eta Adolfo Arejita zuzendariak. Ondoren, Zuzendaritzako eta Artezkaritzako kideak agurtu dabez, eta egoitzan bisitea egin dabe beharginak agurtuz.

Ander Materolak gidatuta, bibliotekako fondoak zeintzuk diran, zertarako batu diran, zelan erabilten diran zuzenean ikusteko erea euki dabe.

Bisitaren ostean, Adolfo Arejitak Labayruren lan egiteko modua eta etorkizunera begira dagoala azpimarratu dau bere berbaldian, eta Iñigo Urkullu lehendakariak Bizkaiko erakunde honen ekarpena goratu dau.

Amaitzeko, agintariok Labayruko arduradunakaz batzartu dira, orain arteko hartu-emona eta aurrera begirako kezkak alkarregaz konpartitzeko.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *