Labayru Gaur

0

Labayru Fundazioak eta Atlhetic Clubek hitzarmena egin dabe gure interpretaritzako ikasleek San Mameseko kabinan egin ahal izateko eskolako saio praktikoak, Jagoba Zallo irakasleagaz.

Itzulpenak II ikastaroaren barruan, zati bat, 16 ordu hain zuzen be, interpretaritzari buruzkoa da. Labayruk badauka euki interpretaritzako saioak egiteko instalazinoa, baina ikasleen kopuruak gora egin dauenez, ez dauka praktika-saioak egiteko behar besteko tokirik.

Athletic Club erakundeak, euskereagaz daukan konpromisoaren haritik, eta San Mames estadioan interpretaritzarako instalazino aproposak dituala-ta, eurok eskaini deutsoz Labayruri ikastaro horretarako lagungarri izan leitekezalakoan.

Beraz, otsaileko eta martiko eskolak San Mamesen emongo dabez Itzulpen ikastaroko ikasleek, interpretaritza modu praktikoan landu ahal izateko.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.