Labayru Gaur

0

Amaitu dira askorentzat udako oporrak, eta albiste bat dakartsuegu; izan be, ikasturte barriagaz batera, irailaren 27an, itzulpengintzari buruzko ikastaro bat jarriko dogu martxan, online: “Itzulpengintza ikastaroa (1. maila)”. Irailaren 13tik 24ra bitartean emon ahal izango da izena.

Ikastaro horretan, gaztelaniatik euskarara itzultzeko oinarri batzuk eskainiko ditugu; horretarako, idazketa-zuzentasuna landuko dogu batez be, baina, beti itzulpengintza oinarri hartuta. Prozesu horretan, hainbat gai landuko ditugu: sareko baliabideak, Euskaltzaindiaren arauak, hitz-alkarketa, letra larriak eta xeheak, atzerakarga…

Metodologiaren aldetik, teoria, ariketak eta itzulpenak tartekatuko dira, euskerara itzultzen hasteko oinarriak emoteko.

Hona hemen beste jakingarri batzuk:

  • Ordu-kopurua: 35-40
  • Plataforma: Moodle
  • Data: 2021/09/27 – 2021/11/21 (8 aste)
  • Prezioa: 295 €

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.