Labayru Gaur

0

Aurten be Simon Bolivar Museoan haren jaioteguna gogoratu dabe uztailaren 22an. Ospakizunean “Bolibar maitea” erakusketa inaugurau dabe, Jon Bilbaoren fondoetako argazki eta testu argitaratu bakoakaz.
Horren harira, Jabier Kalzakortak “Jon Bilbao 1935eko uztailean Bolibarren euskara ikasten” izeneko hitzaldia egin dau.

Jon Bilbao Azkarreta bibliografoa (1914-1994) 1935eko uztailean Bolibarren egon zan euskera ikasten. Bolibarren Markinan baino euskara gehiago egiten zanez, uztaileko hilabete osoa emon eban abadetxean bere ama-hizkuntza berreskuratzen. Jon Bilbao Bolibarren euskara ikasten egon zenean 20 urteko gazte idealista zan, Madrileko Unibersidadean Filosofia eta Letren fakultadean Historia ikaslea. Madrileko Unibersidadeko ikasle zala abertzaletu zan eta txolarteetan euskerearen hasi-masiak ikasten ibili zan. Bolibarreko egotaldia eta udako ibilera eta asmoen barri jakiteko andregaiari egindako eskutitzak eta egunerokoa dira dokumenturik baliagarrienak.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *