Labayru Gaur

0

Gizarteko babesleak Labayru Fundazioaren oinarrietako bat dira, eta apirilaren 4an batu dira aurten urteko Batzar Nagusia egiteko.

Alde batetik, urtean zehar egindako jarduerak azaldu dira bertan, arlo bakotxean lanik garrantzitsuenak nabarmenduta: itzulpen ikastaroa online, kulturako tailerrak, ikastaro bereziak, ondarerako lanak Sondikako historiaz, Galdakaoko industrializazinoaz eta Gatikako baserriez, liburutegiko ekarpenak, Bizkaia irratiko eta Onda Vascako kolaborazinoak, besteak beste.

Joan dan urteko egiteko garrantzitsuenetako bat plan estrategikoa barriztetea izan da, hurrengo lau urteetarako norabidea eta helburuak argi finkatu diralako.

Batzarreko bigarren puntua argibide ekonomikoena izan da, aurreko urteko itxiera eta aurtengo aurrekontua onartzea. Apurka-apurka sendotzeko joerea ikusten da azken urteetan, eta aurrera begira optimistago begiratzeko moduan gara.

Aurten Derioko Udako Ikastaroak egiten hasi zirela 50 urte betetzen dira, hori dala-ta, bertan aurkeztu da urtean zehar egiteko diran ospakizunak, ikastarootatik igarotako ikasle-irakasleak batu alde batetik, eta irakaskuntzaren ikuspegitik hurrengo urteetarako zedarriak finkatzeko bestetik.

Amaitzeko, Ohorezko laguntzaile izentau dira, ibilbide luzean era batera edo bestera Labayruri emon deutsien laguntasuna eskertzeko: Jesus Eguzkiza Eguzki, Miren Josune Aristondo eta Jabier Kaltzakorta.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.