Joan dan irailaren 21ean ‘Baserritik mundura’ izeneko jardunaldia egin dabe Sarrikoko unibersidadean, Hegoa institutuak eta EHNE sindikatuak eratzen daben ‘Elikadura-burujabetza eta agroekologia. Baserritik mundura: gure elikaduraren etorkizuna jokoan’ ikastaroaren bigarren edizinoaren barruan. Helburua da hainbat gairen inguruan eztabaidatzea, horretan ibilitakoen esperientzietan oinarrituta.
Bost gai erabili dira: Lurralde antolamendua: basoa eta lurraldea; Elikadura-burujabetzarako eragileen artikulazinoa; Nekazaritzako feminismoak; Nekazarien jakinduria berreskuratzea; Identidadea, kultura, arrantza eta elikadura-burujabetza.
Gai bakotxa taller modura landu izan da. Luisma Peñak Nekazarien jakinduria berreskuratzeari buruzko tailerrean parte hartu dau, Etniker Taldeek landutako Agricultura en Vasconia lana besapean dauela.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.