Labayru Gaur

0

Apirilaren 10ean, Mikel Zarate hil zala 40 urte bete ziran. Urteurren seinaladu horren atxakian, ospakizun-ekitaldia egin zan bere jaioterrian, Lezaman. Kultur Aretora parajetu ziran Mikelen ikaskideak, ikasleak, familiartekoak, lagunak eta herritar ugari, aretoa topera bete arte. Euren artean Iñigo Urkullu Lehendakaria (Mikelen ikaslea izandakoa) eta Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntz Politikako Sailburua aitatu geinkez.

Berrogei urte joan diran arren, atzo ikusi zanetik Mikelenoroitzapenak bizi-bizirik dirau Lezaman eta ezagutu ebenen artean. 1933an jaio zan eta zoritxarrez gazterik joan zan 1979an.

Antolaketa lanetan Pedro Mari Goikoetxea kazetaria ibili izan da buru-belarri, eta bera izan zan aurkezlea be. Ekitaldian zeregin desbardinetan parte hartu eben beste batzuk honeexek dira: Lontzo Zugazaga, bertsotan; Adolfo Arejita hizlari; Josi Sierra dokumentalaren egile; eta Ekidazu abesbatza, Gontzal Mendibil eta Natxo de Felipe Mikelek berak idatzitako letrakaz egindako kantuak abesten.

Saioaren amaieran udalak luntxa eskaini eban eta han alkartutako guztiak solasaldi ederra egiteko aukera izan genduan.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.