Labayru Gaur

0

Joan dan martiaren 30ean aurkeztu zan Kultur Etxean Sondika txori hegalarien habia izeneko ordubeteko dokumentala. Saio bikotxa izan zan, lehenengo emonaldia euskeraz eta bigarrena gazteleraz. Aretoa bete-bete egin zan, eta herritarren erantzuna ikusita, beste hiru proiekzino be egingo dira. Horrez ganera Gorondagane ikastetxean eta nagusien egoitzan be ikusteko aukera izango dabe. Ikusentzunezkoa alboerrietara be zabalduko da.

Aurkezpenean izan ziran herriko alkatea Xabier Zubiaur eta udalbatzarra osotzen daben alderdi politikoetako ordezkariak. Labayru Fundazioaren izenean: Adolfo Arejita zuzendaria eta Akaitze Kamiruaga, egitasmoaren arduraduna. Horrez ganera, ikusentzunezkoan parte hartu daben lekuko guztiak bertaratu ziran. Alkateak dokumentalaren kopia bana banatu eutsen ekitaldiaren amaieran.

Lan honetarako ohiko metodologia erabili dogu; hau da, lana herriko lekukoen testigantzetan oinarritu da. Baina, kasu honetan, udalak holantxe eskatuta, ikuspegi historikoa jorratu dogu, Sondikako XX. mendearen historia.

Zazpi ataletan banatu da ikusentzunezkoa: Herria; Gerra, gerraostea eta diktadurea; Bizimodua; Industrializazinoa; Aireportua; 60ko hamarkadatik aurrerako gertakizunak; eta Jaiak eta aisialdia.

Lan honen helburua Sondikako historia hurbila ezagutarazotea da, baina bide batez, herria eraiki daben sondikoztar guztiei omenaldia egiteko modua be bada.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.