Tag: Batzar Nagusia 2024

0

Labayruko laguntzaileek urteko Batzar Nagusia egin dabe apirilaren 22an Bilbon, BBK Gelan, Adolfo Arejita Artezkaritzaburuak gidatuta. Batzarrera batu dira, alde batetik, laguntzaileak, eta bestetik, Labayruko helburuakaz bat egiten daben hainbat lagun. Eurakaz batera, herri-agintariak be egon dira, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzatik, Leixuri Arrizabalaga, Isaak Amezaga eta Begoña Ibarra Bizkaiko Foru Aldunditik, Amaia Arregi eta Eider Inuntziaga Bilboko Udaletik. Andres Urrutia euskaltzainburua be bertan izan da. (gehiago…)