Tag: Vicente Larrea

0

Vicente Larrea eskultorea (1934-2024), bilbotarra eta artista familia bateko semea hil barri da hile honen 13an, Getxon, 89 urteko zala, larogeta hamargarrenera ailegatu hurren.

Labayru Fundazioak Vicente Larrea artista bilbotarraren gomutaz lerrook idaztearen arrazoi behinena, gure erakundearen kide eta sortzaileetarikoa izatean datza. Sorrerako izendapenez Labayru Ikastegia / Instituto Labayru, euskal kulturaren eta hizkuntzaren ikerkuntza eta zabalkuntzarako erakunde hau 1977. urtean eregi izan zan era formal batez,  beronen babespera batu ziran jarduera eta programak 1970. urtetik abian baziran be: Derioko Udako Euskal Ikastaroa, Bizkaiko Etniker taldea eta Derioko Euskal Biblioteka. (gehiago…)