Labayru Gaur

0

Aspaldion toponimiagaz lotutako hainbat egitasmo euki doguz eskuartean, eta beti dagoanez zer ikasi, prestakuntza saio bi egin doguz ikuspegi banatatik. Saio biak interesgarriak izan dira sano, eta aurrerantzean be sakontzen jarraitu beharra ikusi dogu.

Alde batetik, Asier Bidartek toponimiari buruzko iturrien ganean jardun dau. Hau da, ze artxibotan begiratu, ze informazino mota bilatu eta bakotxak zer emon leiken. Bardin ahozko informazinorako be, zelan galdetu eta batu.

Beste aldetik, Josu Larrañagak normalizazinora begira ze arazo sortzen dan, ze jokabide dagozan, eta arazo linguistiko ugarienak aitatu ditu, horretarako benetako adibideak erabilita.

Bai Asier bai Josu toponimiako lanak egiten urte asko daroez, eta ganera Euskaltzaindiko Toponimia batzordean dagoz. Gure egitasmoetan lehenago be askotan kolaborau izan dabe.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.