Labayru Gaur

0

Derion bisita ederra hartu dogu, Bilboko Jantzazaleak lagun-taldearena. Martiaren 30ean hogeta hamar bat lagun etorri jakuz, batzuk autoan beste batzuk Bilbotik oinez. Labayru Fundazioak zer egiten dauen eta bertako fondoak ezagutzera etorri dira.

Talde bitan banatuta, Akaitze Kamiruagak Labayruko lan-arloak azaldu eta erakutsi deutsiez; eta bitartean Igone Etxebarriak liburutegitik bisitea egin deutsie, liburu, aldizkari, pegatina, kartel, argazki, diapositiba eta abarretan zehar.

Batzuentzat ezaguna zan, baina beste batzuentzat sorpresa handia izan da zenbat gauza egiten ditugun eta zelako artxiboa daukagun.

Poz-pozik joan dira bazkariagaz egunari jarraipena emotera.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.