ekaina 2015

0

Idatz & Mintz. Literatur Atalen sorta aldizkariaren 58. zenbakia aurkeztu barri dogu Urrezko Luma saria hartzeagaz batera. (gehiago…)

0

Idatz & Mintz aldizkariari Urrezko Luma saria emon deutsiela-ta, Adolfo Arejitak idatzitako artikulua argitaratu dabe Deia egunkarian.

 

0
Gonzalo Olabarria, Gorka Martínez, Adolfo Arejita, Igone Etxebarria, Leopoldo Zugaza.

Idatz & Mintz. Literatur Atalen sorta aldizkariari Urrezko Luma emon deutsie Bilboko Liburu Azokaren programaren barruan.

Ekitaldian Gonzalo Olabarria Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendariak Igone Etxebarria aldizkariaren arduradunari emon deutso saria. (gehiago…)

0
Emile Larre, Karmelo Etxenagusia, Jose Mari Satrustegi, Antonio Zavala.

Emile Larre euskaltzain eta euskaltzalea hil da maiatzaren 30ean. Ez da denpora asko Derion bisitan egon zana, eta aurretik be hartu-emona euki dau Labayrugaz aspalditik. Adolfo Arejitak artikulu hau idatzi eban Emile Larre gogoan. Adolfo Arejita Deia egunkarian.

Beste artikulu bi be ekarriko ditugu Emileren omenez:

Angel Mari Unzueta Bizkaiko bikario nagusiak hileta-eleizkizunera bialdutakoa: Emile Larre. Angel Mari Unzueta eta Jabier Kalzakortak idatzitakoa: Emile Larre Jabier Kalzakorta.