azaroa 2020

0

Martxan dago, bai; euskereari behar dauan hauspoa emoteko ariketea; euskeraz bizi gura dauanari ateak zabalduko deutsazana eta hiztun barriak hurreratzeko deia egingo dauana. Euskaldun zaharrak, euskaldun barriak, euskaldun jaioak, euskalduntzen dabilzanak… danok gara kate hasibarri eta amaierabako honetako katenbegi ezinbesteko. Euskerearen sasoia dogu hau, txikitasunetik handi egiteko aldia; Euskaraldia.

Labayruk bat egin dau ekimenagaz; parte hartu ezeze, sustapen lana egiten be jardun dau azkenotan. Geure jardunlerroetan oinarririk badago, euskerea zabaldu eta sendotzea da zalantza barik ardatz. Halanda ze, euskera gehiago, gehiagogaz eta gehiagotan egiteko konbitea bialtzen deutsuegu. Egin daigun danon artean bat… eragin daigun!

Gora Euskaraldia!

0

Zinebi festibalean egin da Mikel Zarate bihotz zabaleko ameslaria dokumentalaren estreinaldia azaroaren 17an Bilbon. Ekitaldian Mikel Zarateren senide, lagun, ikasle-ikaskide asko batu ziran ekitaldira, bideoa ikusteko gogoz,

Ines Intxausti Zinebiko idazkari nagusiak, Josi Sierra dokumentalaren egileak, Lontzo Zugazaga Mikelen lagunak eta Benito Ansola Mikelen lagun eta zine-gizon handiak egin ebezan aurkezpenak.

 (gehiago…)
0
Anjel Mari oroigarria hartzen Derioko Ikastaroaren 50. urteurrenean. (Derio, 2019-06-15)

Ustebakoan joan jaku Angel Mari Unzueta Zamalloa abade euskalzalea (1952-2020), 68 urte abenduaren 4an beteteko egoala, lagun, ezagun, eleiztar eta herritar asko eta asko harri eta zurtz gelditzen zirala. Zemendiaren 14an, zapatu iluntze beranduan jazo zan, halakorik espero ez genduala.

Angel Marik Labayru Fundazioagaz, artean Labayru Ikastegia zanagaz, euki dauen hartuemon nagusia euskal hizkuntza lokarri dala izan da lehenagoko aldietan, eta erakunde hartuemonak dirala azken denporetan.

 (gehiago…)
0

Aitziber Argiarrok, Labayru Fundazioko teknikariak, Euskaraldiaren barri emon dau Segurtasun Saileko Erandioko egoitzan azaroaren 10ean. Aurkezpen berean, Izaskun Urien Azpitartek, Giza Baliabideen zuzendariak, emon ditu bertakoentzako Euskaraldiaren ganeko barri batzuk.

Aitziberren aurkezpenean, Euskaraldia zer dan, Ahobizi eta Belarriprest izatea zer dan, aurreko edizinoko datuak, aurtengo barrikuntzak zeintzuk diran, ariguneak zer diran eta abar azaldu zituan.

Euskaraldia, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da Euskal Herri osoko herri, enpresa eta administrazioetan. Segurtasun Sailean be izena emoteko aukera dago eta ariguneetan antolatzeko.