Labayru Gaur

0

Apirilaren 27an hasi zan “Itzulpengintza ikastaroa (1. maila)” online ikastaroa. Aurretiaz egindako online ikastaroa moldatu eta egokitu eta ostean, lehenengoz eskaini da ikastaro hau, eta, itxialdi honetan, oso harrera ona izan dau ikasleen artean. Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako ikasleak ditugu; hala ere, ikastaroa urrunagotik egiten dabilen ikasle bat be badago, une honetan Hungarian dabil eta lanean.

Ikasleen profilari jagokonez, euskereagaz lotutako ikasketak egin dabezanak edo egiten dabilzanakaz batera, euskera irakasleak be badagoz. Edozelan be, giza baliabideen edo zientziaren alorretako profesionalak be baditugu, besteak beste, lanean itzulpen laburrak egin behar izaten dabezalaeta, itzulpengintzaz gehiago ikasteko asmoz izena emon dabenak. 

Ikastaroa Moodle plataformaren bitartez ematen da, eta hainbat aukera eskaintzen ditu: ikasgaiak irakurri, ariketak egin eta bialdu, webgune interesgarrietarako loturak, mezu-bidezko hartu-emona irakasleagaz, ikaskideakaz berba egiteko txata, gai mota askoren barri emoteko foroa…

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.