Labayru Gaur

0
Adolfo Arejita, Luciano Martínez, Garazi Otxagabia, Lourdes Otaegi

Zornotzako udaletxean, azaroaren 30ean aurkeztu dira urte birik behin egiten dan Aita Santi Onaindia bekako emaitza barriak.

Alde batetik, orain dala urte bi bekadun izentautakoaren liburua, Gorka Merceroren Mundu-ikuskerak euskal narratiba garaikidean: Modernitatearen krisitik Postidentitatearen promesera izeneko liburua.

Ikerketa honetan, Liverpooleko unibersidadean behar egiten dauen egileak euskal narratiba garaikidea hartu dau aztergai, eta horren barruan mundu-ikuskerak zelakoak diran, berak proposatzen dauen sailkapen barri baten bitartez. Ekitaldian skype bidez bat egin dau Gorkak han batutakoakaz.

Beste alde batetik, 2017ko deialdian beka hartu dabenen barri emon da. Aurtengo beka Lourdes Otaegik eta Garazi Otxagabiak aurkeztutako egitasmoarentzat da, Ramon Saizarbitoriaren nobelan bikote-hartuemonak eta indarkeria zelan agertzen diran aztertzeko, generoaren ikuspegitik. Egile biak egon dira ekitaldian egitasmoaren barri emoten.

Adolfo Arejitak Amorebieta-Etxanoko udalak eta Labayru Fundazioak bekaren ibilbide osoan batera egindako bidea eta lana goratu dau, bien arteko alkarlan horri esker honezkero hamaika izenburuko bilduma osotu da-eta. Bertan erreferentziako bibliografiako titulu eta egile oso esanguratsuak dagoz.

Udalaren izenean, Luciano Martínez zinegotziak, parte-hartzaileak zoriondu ditu eta Udalaren aldetik esker ona adierazi dau, egitasmoagaz aurrera jarraitzeko gogoaz gainera.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *