Labayru Gaur

0

Azkoitiko The Kilkers taldeak irabazi dau Labayru Fundazioak eta Gaztea Irratiak alkarlanean antolatu dogun Euskal Esamoldeen Erronka. Guztira bost bideo aurkeztu dabez azkoitiarrek, eta Baldatxora bialdu eta joko haut palakin esamoldeak erabilita egindakoa izan da lehiaketako bideo irabazlea. Europako hiriburu batera joateko lau lagunentzako bidaia irabazi dabe, El Corte Inglés-en eskutik. Saria abenduaren 6an hartuko dabe, arratsaldeko 18:00etan, Durangoko Azokako Areto Nagusian egingo dogun sari-banaketa ekitaldian.

Sari nagusia ezeze, asteko sariak be emongo dira ekitaldian. Lehiaketa hilebetekoa izan da eta astean-astean sari bat egon da jokoan: argazki-kamarak (Foto Samar), abentura anitzeko esperientziak (Troka Abentura) eta diseinuzko egurrezko betaurrekoak (Ixi Wood). Astero gai bat proposatu da eta gai horren inguruko esamolde bat hartuta, bideo original bat egitea eskatu jake parte-hartzaileei. Asteko sarietarako atsegite gehien euki dabezan bost bideoen artean irabazle bat izentau da. Sari nagusia, ostera, lehiaketara aurkeztutako bideo guztietatik epaimahaiak onena eretxi deutsanari emon jako.

Lehenengo asteko saria be The Kilkers taldeak irabazi eban, parrandea gai hartuta, kilkerretan egin eta idiarena jo esamoldeakaz egindako bideoagaitik. Bigarren astean, barriz, haserrealdiari lotutako bideoak eskatu ziran, eta Txilen ikasten dabilen gazte kuadrilla batek kaka saltzera joan esamoldeagaz egindakoa saritu eban epaimahaiak. Hirugarren asteko gaia librea izan da, parte-hartzaileek bideoa edozein esamoldegaz egiteko erea euki dabe. Irabazlea “Gasteizko mafia” dalakoa izan da barrez hesteak bota esamoldeagaz egin daben bideoagaitik.

Irudimena askatuta, hiztunok kaleko hizkeran darabilguzan esamoldeak sare sozialen bidez zabaltzea izan da lehiaketa honen helburu nagusia.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *