Artxiboa

0

Erlezainak Karrantzan (Bizkaia), 2003. Miguel Sabino Díaz.

Barnealdeko herri guztietan ezagutu ditugu jakin-minez edo kultura-herentziaz erlezain aritutako hainbat lagun. Joxe Mari Gabaro dugu horietako bat. Markinako Gabaro baserrian sortu zen, eta eztia ateratzen zuen bere erlauntzetatik. Haren herrian, erle-maisua hitz elkartua erabiltzen dute erlezaina izendatzeko, kontramaisuari ontzi-maisua esaten zaion modura.
 (gehiago…)

0

Erlategia La Calera del Pradon (Karrantzako Harana), 1999. Miguel Sabino Díaz.

Karrantzako Haranean, antzina-antzinatik eta duela hamarkada batzuk arte, erlategietan erleak hazteko bizitegia erlauntz bertikal eta finko bat izan da, cepo izenez ezaguna. Enbor huts batean edo enborra hustuz egiten den erlauntza mota bat da. Erlauntz horretan egiten dituzte erleek mintzak edo hormetara finkatutako abaraskak. Oholez ere egiten zen bizileku hori, enborrik ez zegoenean. (gehiago…)

0
Viejos cepos de castaño. Miguel Sabino Díaz

Gaztainondo-adar zaharrak. Miguel Sabino Díaz.

Karrantzako Haraneko ondare etnografikoaren barruan, Ordunte mendien inguruan hain zuzen ere, Los Cepos Vinagre ezagutzen den tokian (Pandoko kontzejuaren jurisdikzioan) dagoen antzinako erlategiaren hondarrak nabarmentzen dira. (gehiago…)