Etnografia atalak

0
Viejos cepos de castaño. Miguel Sabino Díaz

Gaztainondo-adar zaharrak. Miguel Sabino Díaz.

Karrantzako Haraneko ondare etnografikoaren barruan, Ordunte mendien inguruan hain zuzen ere, Los Cepos Vinagre ezagutzen den tokian (Pandoko kontzejuaren jurisdikzioan) dagoen antzinako erlategiaren hondarrak nabarmentzen dira.

17 m-ko diametroa duen oinplano ia biribileko esparrua da, eta eremuko harriez baliatzen da. Inguratzen duen harresia harri lehorrekoa da, eta, gehienez, 1,40 m-ko altuera eta 80-90 cm bitarteko lodiera du. Sarrera-baoa dauka, 60 cm-ko zabalerakoa, eta bertatik sartu daiteke barrura. Bertan, cepo edo enbor bertikalez egindako erlategiak babesten ziren, ilaran jarrita, harrizko lauzekin osatutako taulen gainean.

Restos del colmenar Los Cepos Vinagre. Miguel Sabino Díaz

Los Cepos Vinagre erlategiaren hondarrak. Miguel Sabino Díaz.

Eraikuntza hori aspaldiko mendeetakoa da, eta hartzen erasoetatik babesteko jartzen ziren erlategiak; izan ere, XIX. mendearen azken herenera arte, hartzak ibiltzen ziren Pando, Bernales eta Lanzas Agudas kontzejuen inguruko mendi altuen hegaletan.

Nicolás Vicario de la Peñak, El Noble y Leal Valle de Carranza lanean, 1874an azken hartza ehizatu izanaren berri eman zuen. Urte hartan, plantigradoak hondamendi handiak eragin zituen Pandoko herritarrek Rojamanillos eta Llarao inguruetan zituzten erlategietan, eztia jateko asmoz enborrak botatzean.

Defentsarako erabiltzen ziren eraikuntza hauek, orokorrean oinplano biribil edo obalatukoak, eta, batzuetan, karratuak edo laukizuzenak ere izaten zirenak, Iberiar Penintsulako ipar-ekialdean aurki daitezke, eta gehienak Asturiasko mendebaldean eta Leóngo eta Lugoko alboko zonaldeetan daude. Cortines izenarekin ezagutzen dira. Erlaitz kantauriarraren erdigune-ekialdean, Karrantzako Haranean dagoenaz gain, Kantabrian ere ikus daitezke, Loma Somera (Valderredible) herrian, hain zuzen

Miguel Sabino Díaz – Etniker Bizkaia – Etniker Euskalerria Taldeak


Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

    ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~