Artxiboa

0
José Arrue margolariaren irudiekin argitaratutako posta txartela, “Romeria-Erromeria” izenburua daramana.

José Arrue margolariaren irudiekin argitaratutako posta txartela, “Romeria-Erromeria” izenburua daramana.

Uda jaien garaia da, eta jaiekin batera dantzatzeko aukera izaten da. Gaur egun herriko plazetan dantzari gutxi ikusten bada ere, duela ez urte asko jendea dantza gosez zegoen, baina baltseoa edo “agarraua” izenaz ezagutzen zen dantza lotua egiteko debekuarekin egiten zuten topo.

Jadanik Areatza-Villaron (Bizkaia) 1897an antolatutako Euskal Jaiak zirela eta, El Nervión egunkariko J. Larrea kronistak honelako komentarioak egiten zituen irailaren 12ko alean: “… y en cuanto a las costumbres morales de Arratia, todo cuanto se diga es poco; baste con mencionar que en la romería celebrada el jueves último en Arteaga (Artea), se prohibió el valsear, y lo mismo sucede en esta villa, pues las autoridades no permiten que los “mutilleks” se agarren a las “neskatillaks” para bailar al son del tamboril”.

 (gehiago…)

0
1. Elementos de romería. Autor: Josu Larrinaga Zugadi

Erromerietan falta ezin zirenak. Josu Larrinaga Zugadi

Erromeria hitzak, jatorrian, Erromara edo kristautasunaren beste gune esanguratsu batzuetara egiten ziren erromesaldiak adierazten zituen. Gero, herri tradizioan, ermita edo santutegi batzuen inguruko zelai eta muinoetan jendeak egiten dituen jai-ospakizunetara egokitu da. Horrez gainera, leku sakratu horietara fedeak erakarrita egiten den erromesaldia, eta hara joaten direnek eta erromesek egiten dituzten elizkizun- eta jai-ekitaldiak ere adierazten ditu. Erromeriak eguraldi oneko sasoietan egiten dira: udaberrian eta udagoienaren amaieran gehien bat. (gehiago…)

0

Erromeria Aiko taldearekin. Iñaki de Andrés.

Bilboko Santiago Plaza. Hilaren azken larunbata. Iluntzeko 21:00ak. Aspaldiko ohiturari jarraituz, erromeria egingo litzateke Bilboko txoko xarmagarri honetan, inguratu gaituen ditxosozko izurritearengatik ez balitz. Eta, egingo balitz, zer pentsatuko luke gure ehun urteko amonak plaza erdian jarriko bagenu? Segur aski gozatu egingo luke hainbeste jendea dantzan ikusita, baina gai izango litzateke haiekin batera dantzatzeko? Ez dut uste. Agian, gaztaroko hirian ez dagoela ondorioztatuko luke, beste leku batean baizik. Eta arrazoia luke. Hau ez da gaztaroan ezagutu zuen Bilbo. Hiribildua aldatu egin da, baita hiritarren dantzatzeko era eta plazetan entzuten den musika errepertorioa ere. Horretaz arituko gara, hain justu, lerro hauetan. (gehiago…)

0
Santa Cruz de Bizkargi, 2019. Leire Zaldibar

Bizkargiko santakurutzak, 2019. Leire Zaldibar.

Sasoi baten, zapatu-domeketako jantzeagaz batera, herrietako eta baso-ermitetako erromeriak be garrantzi handikoak izan ziran. Aste barruko errutinatik ihes egiteko modua zan gehienentzat, egunerokotasunetik aldentzekoa; eta kasu batzuetan, urte guztian ikusi bako alboerritako lagunakaz alkartzeko unea. (gehiago…)