Artxiboa

0
San Juan de Gaztelugatxe. Bermeo (Bizkaia), 1994. José Ignacio García

San Juan Gaztelugatxekoa. Bermeo (Bizkaia), 1994. José Ignacio García Muñoz. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

San Juan Gaztelugatxekoa, San Juan Bataiatzailearen martiritzari eskainitako itsas santutegia, Bizkaiko kostaldeko erromesgune nagusietako bat izan da hainbat mendez. Otoitzerako, eskerako, promes egiteko, eskerrak emateko… ez ezik, esperientzia estetiko eta paisaia paregabeez gozatzeko ere paraje aparta izan da jendearentzat. Harkaitz bat da, bi arkuko zubi baten bidez lotua lehorrera, eta haren gainean daude kapera eta antzina ermitaua bizi zen etxetxoa. Ermitara igotzeko 232 eskailera maila daude, baina, tradizioaren arabera, garai batean, urteak egun adina maila igo behar ziren goraino iristeko. Handik hurbil, Aketxe uharte ia iristezina dago. (gehiago…)

0
Incursiones vikingas en la península ibérica entre los siglos IX–XI. Reproducido de Haywood 1995

Bikingoen erasoak iberiar penintsulan, IX. eta XI. mendeen artean (Haywood 1995, 58.-59. or.).

Bikingoen garaian (ca. 800-1060), eskandinaviar marinelek iberiar penintsularen iparraldeko, mendebaldeko, hegoaldeko eta ekialdeko kostaldeko komunitate asko suntsitu zituzten. Ondorengo mendeetan, Eskandinaviako kristau elizkoi asko Santiago de Compostelara (Galizia) joan ziren erromes. Baina, posible al da iberiar penintsulako jendea kontrako norabidean joatea, eskandinaviarrekin batera edo, agian, bideko tarte batzuk bakarka eginda? Eta, hala izanez gero, noraino heldu ziren? Artikulu honetan, iberiar penintsularen eta Nidarosen (Norvegiako garai bateko hiriburua, gaur egungo Trondheim) artean XI. mendearen erdialdetik XIII. mendearen hasierara bitarte egon ahal izan ziren lotura linguistiko, arkeologiko eta genetikoen aipamenak jaso ditugu. (gehiago…)