Abenduaren 2an, Euskerearen Egunaren bezperan, Arratzun urtean zehar egindako beharra aurkeztu dogu. Aurten herriko bost barri-emoileri grabazinoak egin deutseguz herriko bizimoduari buruz. Hortik aukeratutako 50 bideo-txatal argitaratu dira herriondarea.eus webgunean, eta aldi berean, herrian aurkeztu da lan horren emaitza.
Bost persona horreek kontalari itzelak suertau jakuz, herriko eta euren bizitzako hainbat kontu bizi-bizi azaldu deuskuez, euskera ugari-aberatsa erabiliz. Emaitza zoragarria da, eta interesgarria guztiz atzetik datozan belaunaldientzat.
Ekitaldian bideo-txatalakaz egindako dokumentala erakutsi zan, eta Udalak barri-emoile guztiei oroigarria emon eutsien.
Udaleko Izaskun Urkiagagaz batera Labayruko ordezkariak egon ziran, Adolfo Arejita eta Igone Etxebarria.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.