Otsailaren 20an, aurkeztu zan kultur-etxeko areto nagusian Labayru Fundazioak egindako Urduliz, gure zuztarren iturri izeneko ikus-entzunezkoa. Bertan alkartu ziran hainbat urduliztar euren herriaren barri jakiteko gogoz. (gehiago…)
Durangoko Azokaren barruan, azkenengo egunean, Irudienean Emakumeak herri kiroletan ikus-entzunezkoaren estreinaldia izan genduan. Ohore handia izan zan, ganera, parte-hartzaileetako asko hurreratu ziralako bertara. (gehiago…)
Aurreko urteetako ibilbideari jarraituta, aurten be kurtsoaren hasieran, Akaitze Kamiruagak Kultura Ondarearen ganeko hitzaldia emon deutse Leioako Hezkuntza Fakultateko bigarren mailako ikasleei. (gehiago…)
Horixe da Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak irailaren 25ean, Durangon, antolatu eban jardunaldiaren izenburua, “Ohiturak biziberritzen”. Izan bere, komunidade baten parte sentiarazoteko, ezinbestekoa da komunidade horren kultur ondarearen transmisinoa bermatzea; eta hizkuntzagaz batera, ohiturak dira kultura baten adierazle nagusiak. Gai hori jorratzeko arlo askotako adituek parte hartu eben, goiz eta arratsaldeko saioetan; bai hitzaldiak emonez, bai mahai-inguruan parte hartuta. Besteak beste: Aitzpea Leizaola, Kepa Fernández de Larrinoa, Jaime Altuna, Jakoba Errekondo… (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
