Labayru Fundazioa aspaldi hasi zan lineako ikastaroak eskaintzen eta emoten, hainbat gairi buruz: etnografia, euskal kultureagaz lotutakoak, itzulpengintzakoak, goi-mailako ikastaroak… Eta ikasturte honetan euskalduntzeko edo alfabetatzeko ikastaroak gehitu doguz gure eskaintzara.
Berez, Covidaren aurretik hartutako erabagia zan, baina egoerak horretara bideratu gaitu, eta fin ekin deutsagu.
2020/2021 ikasturtea hasi da, eta dagoaneko proiektua martxan dago. Autoikaskuntza eskaintzen eta emoten hasita gagoz. Kontuan izan behar dogu autoikaskuntzak hiru atal dituala: bakarkako lana, mintzamen-saioak eta tutoretzak. Horretarako, gure kasuan, Moodle plataforma erabilten dogu.
Horrezaz ganera, ikasle guztiei gogoratu ikastaro honeetarako dirulaguntza bi dagozala: HABEk maila gainditzeagaitik emoten dauena, eta Labayru Fundazioak asistentziagatik emoten dauena.
Informazino gehiago gura izan ezkero idatzi hona: labayru@labayru.eus
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.