Labayru Gaur

0

Urria amaitzen doa, eta esan daiteke 2020/2021 ikasturtea martxa betean doala. Beste eskola batzuk aurrerago hasiko badira be, ikasturte honetan emongo ditugun ikastaro gehienak hasita dagoz. Beraz, une honetan lehenengo balantzea egiteko moduan gagoz, balantze positiboa hatan be. Izan be, bai enpresetan, bai euskaltegian bertan, iazko matrikulazinoari eutsi ezeze ikastorduetan gora egin dogu, eta hori, gagozan egoeran egonda, oso datu positiboa da.

Gora egiteko errazoien artean honeek biok azpimarratuko ditugu: goizeko lehenengo orduan enpresetan talde gehiago ditugu eskolak emoteko; eta arratsaldeetan bizkaiera ikasteko taldeak be gehiago dira. Bi atal horreetan iaz baino talde gehiago ditugu.

Bildur ginan ikasturtea txarto hasiko ete zan, baina kontrakoa gertatu da. Itxialdia heldu zanean, ondo jakin genduan egoera barrira egokitzen, eta hori izan daiteke hasiera on horren zergaitia. Ea holan jarraitzen dogun eta udako ikastaroan be ikasle asko ditugun! Oso seinale ona litzateke!!!

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.