Tag: udako ikastaroak

0

Udan, ekainean eta uztailean, euskerea ikasteko ikastaro trinkoak egingo ditugu aurten be, eta honezkero matrikula egiteko epea zabalik dago.

 (gehiago…)
0

Labayru Fundazioak emoten dituan udako ikastaroek ia ehun ikasle hartu ditue bagil eta garagarrilean. Bi hamabostalditan banatuta, hamar talde sortu dira, iaz baino gehiago. Aurtengo edizinoaren balorazino ona egin dau Labayruk, eta ikasleek erantzundako inkesten emaitzei erreparatuta, hareek be oso gustura ibili dira.

Bagilaren 18tik 29ra bitartean, alfabetatzeko eta EGA prestatzeko ikastaro trinkoa hartu eben gaztetxoek. Garagarrilaren 2tik 14ra, barriz, Labayruk 49. urtez eskaini dituen udako ikastaroetan batu dira hainbat ikasle, gazte zein nagusi. (gehiago…)

0

Ekainaren 30a bitartean, bizkaiera lantzeko ikastaroak hartuko ditue hainbat gaztetxok. Hain zuzen, alfabetatzeko lehenengo, bigarren eta hirugarren maila zein EGA prestatzeko ikastaroak emongo ditu Labayruk hurrengo bi asteetan. Batez be, Bizkaieraren lerroa jagoten daben ikastetxeetako ikasleak dira udako ikastaro trinkoetan izena emoten dabenak; baina ez danak. Izan be, edonor apuntau daiteke ikastarora. (gehiago…)