Labayru Gaur

0

Joan dan urtean, Bediako udalaren eskariz, herriko baserrien ganeko lana egin dogu. Guztira 74 baserri zerrendatu dira, egon dagozanak, beste batzuen testigantzak be egon arren, gaur egun ez badago eraikinik ez dira zerrendan sartu.

Baserriak esaten danean, kasu askotan jatorriko etxea guztiz aldatuta dago, edo osorik bota eta barriren barri eginda. Baina leku berean eta izen beragaz jarraitzen dabenak, zerrendara ekarri dira.

Bediako baserrietan eredu ezbardinak dagoz, baina bat da nagusi. Behean kortea dauka ganaduarentzat eta animalientzat; ganean familiaren bizimodua kanpoko eskaileratik sartzen dala; barru horretan sala handia dago erdian eta salaren inguru osoan banatzen dira sutea eta gelak; eta ganean kamarea.

Gaur egun auzo-izentzat hartzen diranak (Barroeta, Ugarte, Utxarain, Jauregi, Belaustegi…) jatorriko familien abizenak dira, eta lehenengo etxeen izenak be. Etxeak ugaritu ahala, horreen izenak be luzatzen doaz, goikoa, bekoa, zarra, barria gehigarriakaz.

Baserri bakotxak argazkia eta fitxa bat dauka, dokumentazinoan eta herritarren artean batutako informazinoagaz osotuta.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.