Labayru Gaur

0

Mujika-Goñi familiak, Amaia Mujikaren bitartez, familiako liburutegia ikusteko aukera eskaini euskun, Euskal Bibliotekako katalogoan ez ditugun liburu edo aldizkariak dohaintzan emoteko.

Gure liburutegian ez daukaguzan hainbat gauza aurkitu genduzan bertan, esate baterako, euskal gaiei erreferentzia egiten deutsien atzerriko aldizkarien separatak, Karmele Goñirenak berarenak.

Gainera beste hainbat bitxikeria aurkitu genduzan, batez be erlijino gaiko dotrina eta bederatziurrenen edizino bereziak: “Novena a la Santísima Virgen para todas sus fiestas”, Bilbao 1936; “Novena al Santísimo Sacramento”, Bilbao 1865; “Cristinauben dotrina. Bilboco ospitale santuco erretoriac”, Don Bartolome Olaechea. Bilbao, 1846.

Eta baita beste hainbat liburu interesgarri be. Hona adibide batzuk, “Guipuzcoako kondaira laster bat”, Ramon Artola. 1909; “Discursos de inauguración y recepción. Leído por Don Julian Apraiz” . Vitoria 1873; “Montejurra”, German Raguan. 1957.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.