Labayru Gaur

0

Joan dan barikuan, abenduaren 16an, Berriatuko Kultur Etxeko aretoan, herriko lanbide zaharren gaineko bideoa aurkeztu genduan.

Horretarako lehenengo berriatuarren artean lanbide desbardinetan ibili izan diran lekukoen testigantzak jaso doguz, guztira 30 orduko grabazinoak egin dira. Lekukoen artean errementariak, perratzaileak, arotzak, fundizino lanetan ibilitakoak, idi-probetako arlokoak, joskileak, etab. izan dira. Lanbideok, edo lanbiodetan jarduteko era batzuk behintzat, galtzen doaz. Horregaitik, oso garrantzitsua da oraintsura arte beharren ekin deutsienen lekukotasunak hartzea, informazinoa emoteko protagonisten ahotik zuzen-zuzenean.

Bideoa egitasmo honetako lehenengo emaitza da. Ordu erdiko emonaldian batutako informazinoaren ale hautu batzuk erakutsi dira.

Egitasmo hau Goikolau Kultur Elkarteak sustatutakoa da, Berriatuko Udalaren, Cicautxo enpresaren, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntasunagaz.

Bertan alkartu ziran Goikolau Kultur Elkarteko kide ugari, Julene Garate zinegotzia eta Labayru Fundazioaren izenean Adolfo Arejita eta Akaitze Kamiruaga.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *