Labayru Gaur

0

Ikusi bideoa.

Joan dan ekainaren 15ean aurkeztu zan Berrizen, Besoita auzoan, Besoitaormaetxea baserriari buruz egin dogun bideoa: Besoitaormaetxea: euskal baserriaren jatorria eta oinarria.

Lan hau Berrizko Udalak eskatutakoa izan da, eta bertan Gerediaga Elkarteak, Gakoa: kultura eta ondarea enpresearen bidez, baserri horretan egindako ikerketaren ondorioak erakusten dira. Ikerketeak Besoitaormaetxeak, etxolatik baserri ederrera heldu arte mendeetan egindako ibilbidea aztertu dau.

Inguruetako auzo eta alboerrietako jente ugari batu zan. Roland Isoird alkateak egin eban harrerea, eta egitasmo honetan, hasi zanetik eta hona, parte hartu daben pertsona eta erakundeak aipatu ebazan, eskerrak emonez.

Ostean, Nere Mugikak, Gerediaga Elkarteko Lehendakariak, eta Labayru Fundazioaren zuzendaria dan Adolfo Arejitak hartu eben berbea. Bideoa ikusi eta gero, Gakoa enpresako Teresa Camposek azaldu ebazan ikerketan emondako pausuak. Amaitzeko entzuleen jakinmina asetzeko aukera be izan zan.

Ekitaldiari amaiera biribila emoteko luntxa emon eban Udalak.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.