Labayru Gaur

0

Aurten Labayru Fundazioak 50. Udako Ikastaroa bete dau. Hori dala-ta, Bilboko Udalak, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren inguruan egiten dauen ekitaldian, Labayru Fundazioa omendu dau, berrogeta hamar urtean euskerea zabaltzen, erakusten eta lantzen ekitearren.

Udako Ikastaroa Derion egiten bazan be, Labayru Fundazioa Bilbon dago errotuta sortu zanik eta gehiago. Bilbotik hedatu dau Bizkaia osora bere egitekoa, eta Bizkaitik Euskal Herrira.

Ekitaldia zorionak emoteko eta eskerrak esatekoa izan da, bai Udalak Labayruri, bai Labayruk Udalari, alkarlanean hainbeste urte egin eta gero.

Oroigarria emon eta ostean, bideo baten erakutsi dabez Labayrukide batzuen lekukotasunak, gaur egun gizartean nor diran batzuen lekukotasunak, Labayru eta Udako Ikastaroa eurentzat zer izan dan esanez.

Ondoren, Adolfo Arejita zuzendariaren eta Juan Mari Aburto alkatearen hitzaldien txanda etorri da. Eta amaitzeko, Bilboko Udal Txistularien Bandak ‘Bai Euskarari’ eta ‘Dakigunetik ez dakigunera’ kantuen moldaketa egin dabe.

Labayruko behargin, laguntzaile eta lagun asko batu dira ekitaldian, gizarteko gainerako ordezkariakaz batera.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.