Aurten be behargin guztiakaz batzarra egin dogu urte erdira begira ze egitasmo darabilgun gogoratzeko, eta hurrengo hileetarako asmoak barriztetako. Igone Etxebarria zuzendariak emondako argibideen harira, danon artean eztabaidatu doguz hainbat lan-arlo eta programa, etorkizunera begira nondik jo beharko geunken bidea ondo asmatzeko modu konpartidu baten. (gehiago…)
Gaur, urtarrilak 23, alkarlanerako hitzarmena sinatu dogu Labayru Fundazioak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Labayru Fundazioaren Derioko egoitzan egindako sinadura ekitaldian parte hartu dabe Igone Etxebarriak, Labayru Fundazioaren zuzendariak, alde batetik, eta Nagore Ipiñak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak, bestetik. (gehiago…)
Gaur urtea agurtzeko bazkaria egin dogu Labayruko liburutegian laguntzera etorten diran boluntarioakaz. Euskodok taldeko lagunak astero astero ibilten dira liburutegiko funtsak osatzen, ordenatzen, gordeten eta falta diran hutsuneak beteten. Lan itzela egiten dabe, bestela egin ezingo geunkena. (gehiago…)
Bilboko Eleizbarrutiak ikasturtea hasteko urtero egiten dauen ekitaldia da Goazen! Aurtengoa berezia da, Bilboko Eleizbarrutiaren 75. urteurrena dalako, eta ekitaldi horrek emongo deutsalako hasierea ospakizun-urteko programeari. (gehiago…)
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
