Kategoria: Hizkuntza

0

Bilbok euskereagaz euki izan dauen loturearen barri emoteko, erakusketa prestau genduan Bilboko Udalarentzat orain dala urte bi. Toponimiatik hasi, kantutegian eta kopletan arakatu gero, eta literaturan zehar Bilbon egin izan dan euskerearen bilakaera jarri genduan erakusketa horretan. (gehiago…)

0

Ganguren Mendi Taldeak aurten 80 urte bete ditu eta ekitaldi-programa zabalaren bitartez ospatu dau. 75. urteurrenean ezin izan zan ezer egin, pandemia zala-ta, horregaitik aurtengora ekarri dabe ospakizuna. Horren harira, ordu erdiko dokumentala egin dogu, eta liburu baten jaso dogu azken 30 urteotako memoria; izan be, 50. urteurrenean beste liburu bat egin eben ordura arteko historia jasotzeko. (gehiago…)

0

Durangoko Azoka topaleku ezinbestekoa dogu euskal kulturaren inguruan gabilzanontzat. Labayru huts egin barik egon izan da bertan bere argitalpenak eta barriak erakusten, guretzat erakuslehio garrantzitsua dalako.

Aurten be han izango gara. Nobedade moduan, gainera, aurten Irudienean Emakumeak herri kiroletan: geu ere bagara nor dokumentala erakutsiko da abenduaren 8an, arrastiko 4:00retan. Orain arte liburuak eta aldizkariak eroan izan ditugu nobedadetzat Azokara, baina aurten dokumentalaren estreinaldia eskainiko dogu, Zugaza zinema-aretoan. Bertan izango dira dokumentalaren protagonistetako batzuk be. (gehiago…)

0

Xabier Aierdi soziologoak asko be asko aztertu izan dau emigrazinoaren gaia alderdi askotatik. Gaur egun euskeraren ganean dihardugunon artean fenomeno horreri arreta handiz begiratzen deutsagu, horrek euskeraren eta euskal kulturaren transmisinoan euki leiken eragina dala-ta. (gehiago…)