Labayru Gaur

0

Etniker Bizkaia etnografiako aldizkariaren 17. zenbakia argitaratu barri da, Labayru Fundazioko Etnografia arloko ikerketak zabaltzeko argitalpena. Bertan, saileko eta Etniker Bizkaia Taldeko kideen lanez ganera, inguruko beste ikertzaile batzuen lanak be agertzen dira.

Ale honen lehenengo lana Luis Manuel Peñaren artikulu bat da, Karrantzan bedarra zelan erabilten dan zehatz azaltzen dauena. Luismak beste lan batzuk be egin izan ditu aldizkari honetan herriko nekazaritza eta abeltzaintzagaz lotuta. Ganera, bere ikerketetako emaitzak neurri handi baten Atlas Etnográfico de Vasconia bilduman nekazaritzari buruz argitaratu barri dan alean jasota dagoz.

Gaztainondoa eta beste zuhaitz batzuk zelan aprobetxau eta Gautegiz Arteagako Ángel Valenciaren biografiari buruzko artikuluek osotzen dabe beste multzo handi bat aldizkarian. Beste alde batetik, Jabier Kalzakorta euskaltzainak herri literaturatik nekazaritzagaz lotutako hainbat errefrau batu eta aztertu ditu, lehen aitatutako libururako be erabilitakoak.

Rosa Mari Ardanza Etniker Bizkaia taldekoak Ángeles Mendilibar amaren biografia batu izan dau. Lehenengo zatia aldizkariaren aurreko zenbakian argitaratu zan, eta orain dator bigarrena. Abadiñoko etxekoandra baten gogoetak dira, zintzotasun eta jatortasun handiaz idatzitakoak.

Beste lan bik eduki historikoa daukie: Ana Olalderena Bilboko kanposantu ingelesari buruzkoa da eta Eugenio Altazubiagarena Enkarterrietan Erdi Aroan gil eta negreteen artean izandako gerrei buruz.

Aldizkariaren amaieran Atlas Etnográfico de Vasconia egitasmoaren barruan Nekazaritzari buruz argitaratu barri dan alearen aitamena dator. Eta horren ondoan, Etniker Taldeetako hiru kideren in memoriam.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.