Labayru Gaur

0

Idatz & Mintz literatur aldizkariaren ale barria iragarri beharrean gara. Honezkero 63. zenbakira heldu da eta, aurrekoetan moduan, hainbat eratako idazlanak dakarz. Azaleko irudia Olga Secorena da, eta alea zabaltzeko, Miren Agur Meaberen kontakizuna dakar, “Karitatearen alabatxoa”. Horren ostean, Juanra Madariagarena, “Bigarrenak eta desolatio” izenekoa. Beste narrazino bi dagoz aldizkarian: Pello Zupiriaren “Amildegiaren ertzean” eta Iratxe Ormatza Imatzen “Aketxe”.

Zenbaki honetan poesia Eneko Urizar, Amaia Jauregizar eta Galder Urzaaren eskutik dator.

Horrezaz ganera, Xabier Bovedak literatura unibersala gurera hurreratzeko egiten dauen sailean Alejandra Pizarnik (Avellaneda, 1936 – Buenos Aires, 1972) idazlea aukeratu dau.

Jabier Kalzakortak, ahozko literaturako atalean, Etxera itzuli soldadoaren balada-gaia aztertu dau. Eta beste alde batetik, Koldo Mitxelenaren artikulu inoiz argitaratu bakoa be erreskatau dau: “Larramendiana”.

Amaitzeko, Sebas Gartzia Trujilloren artikulua dator: “Fray Juan de Zumarraga, euskal ‘Bartolomé de las Casas’”.

Ale mardula dogu, kantidadez eta kalidadez. Irakurleek gozatzeko modukoa.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.