Labayru Gaur

0

Leioako Euskal Herriko Unibersidadeko Medikuntza Historiaren Euskal Museoan ospatu zan Euskalerriko Etniker Taldeen 41. Batzarra. Aurten Bizkaiko taldeak eukan jardunaldia antolatzeko ardurea. Bertara herrialde desbardinetako 30 kide inguru batu ziran.

Anton Erkorekak egin eban lehenengo aurkezpena; eta horren ostean, Luis Manuel Peñak, Etniker Bizkaia taldearen idazkari lez, zuzendu eban batzarra gai-zerrendeari jarraituta.

Gurutzi Arregik, Etniker Taldeetako idazkariak, Saran aurreko urtean egindako batzarreko akta irakurri eban, eta aho batez onartu zan. Herrialde bakotxeko idazkariak igaztik hona egindako ekintzen barri emon eban. Gero Idazkaritza eta Zuzendaritzako txostenak aurkeztu ziran.

Momentu honetan Atlas Etnografikoan lantzen dabizen liburuaren egoerea be azaldu eben. Oraingo honetan Herri egutegia eta Herri erlijiotasuna landuko dira batera. Horrez ganera Zuzendaritzako taldean sartuko diran kide barriak aurkeztu ziran.

Batzarra amaitzeko, talde bakotxak argitaratu dituan aldizkari eta liburuen aurkezpena egin eban. Horren ostean, Unbeko jatetxe batera joan ziran bazkaltzen.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.