Labayru Gaur

0

Andren lekua ondarearen transmisinoan izan da aurtengo Ondarearen Jardunaldietako gaia. Gai horreri helduta, Bediako andren ekarpenaren barri batu dogu bideo baten.

Belaunaldi ezbardinetako lekukoen bitartez, familia barruan, herrian, lanbideetan eta ohituretan ze aldaketa egin diran jaso dogu. Gauza batzutan asko aurreratu dogu, beste batzutan ez hainbeste; arlo batzutan bardintasunerako bidean goaz, beste batzutan, urruntzen, antza.

Bideoaren aurkezpena hilaren 26an egin zan herriko liburutegian. Aitor Sorriketa alkatearen aurkezpenak bideoari emon eutsan bidea, eta ostean, lekuko moduan parte hartu dabenei oroigarria emon jakien.

Bideoa Labayru Fundazioak Youtuben argitaratu dau, eta Bediako Udalaren webgunean be ikusgai dago, ‘Bedia ezagutu’ atalean.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.