Labayru Gaur

0

Zornotzako Udalak Santiago Onaindia zanaren omenez emoten dauan literatur ikerketarako bekak lan barria dauka honezkero argitaratuta. Orain dala urte bi Lourdes Otaegik eta Garazi Otsagabiak irabazi eben beka, Ramon Saizarbitoriaren Bihotz bi. Gerrako kronika nobela aztertzeko. Ordutik hona lana egin, epaimahaiaren oneretxia hartu eta orain Labayru Fundazioak argitaratu dau izen bereko bilduman, Gerrako beste kronika izenburuagaz.

Izan be, nobela horretan memoria historikoa lantzen bada be, gerrako testuinguruan gertatzen dalako, hari narratiboa bikote-hartuemonetan oinarritzen da, eta genero-indarkeria dauka mezutzat. Hari horri helduta egin dabe lana ikertzaile biek.

Horrez ganera, bekaren hurrengo deialdiko irabazlea be iragarri dabe honezkero, Xabier Hernandez Llona. Berak aurkeztu dauen iker-gaia hau da: Literaturaren didaktikaren erronkak XXI. mendeko bigarren hezkuntzan.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.