Labayru Gaur

0

Emakumeen Nazinoarteko Eguna datorrela-ta, Mondragon Unibersidadeko ikasle talde batek antolatutako aste kulturalean, Akaitze Kamiruagak hitzaldia emon dau gai honetaz: Euskal Herriko emakumeen garrantzia kostaldean.

Itsasoagaz lotutako andren lanbideak aztertzeko eta agirira aterateko lan ikaragarria egindakoa da Akaitze, gure kostaldeko andra saregin, enpakadore eta arrain-saltzaileakaz, besteak beste. Horren barri azaldu deutsie ikasleei, bideoak ikusiaz batera. Holako eta bestelako hainbat lanbide ‘etxeko zeregintzat’ bete izan dabez andrazko askok, soldatarik ez aitortzarik barik. Halakoak be gure ondarearen parte dira, eta agirira ekarten lanean dihartu Labayruk.

Ikasleen ekimenez egindako saioa oso ondo joan da, entzule asko batu dira, eta ganera interes handia erakutsi dabe.

 

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.